AGENDA 21- FOROA

Apirila 12th, 2012

Aurten Agenda 21an, eskolan, landutakoaren ondorioak eta proposamena:

2011 – 2012 IKASTURTEA

KONPROMEZU ETA PROPOSAMENAK

Ikastetxea:Errekalde H.E …Maila:H.Hko 5 urte eta Lehen Hezkuntza………

Gelan gaia landu dugu
Zer ikasi dugu mugikortasunaren inguruan? …………………………….
• Garraio ezberdinen alde positiboak eta negatiboak aztertu ditugu balorazio batzuk eginez (kotxeek asko kutsatzen dutela, garesti ateratzen dela,…)
• Herritarren mugikortasuna ezagutzeko kalean inkesta bat egin dugu eta emaitzak aztertu eta baloratu egin ditugu.
• Ikasleen etxeetan gai honen inguruko joerak zeintzuk diren aztertu ditugu.
• Oñatiko bidegorriak aztertu ditugu balorazio bat eginez.

Eskolako diagnostikoa
Mugikortasuna ikastetxean: Zein arazo ikusi ditugu ikastetxean? Zer egin dugu konpontzeko?
IKUSITAKO ARAZOAK:
Gure eskolan 276 ikasle daude eta horietatik 101,hau da,%36,5a kotxez etortzen da egunero eskolara (datu honek ikaratu egin gintuen). Hortaz aparte, beste arazo batzuk sumatu genituen:
*Eskola inguruan kotxe gehiegi daude sartzerakoan eta ateratzerakoan eta hauen abiadura desegokia izaten da askotan.
*Eskolara ailegatu baino lehenago kurba arriskutsu bat dago eta gainera, eskola parean dagoen zebrabidea ez dago ondo adierazita eta susto batzuk egon dira.
*Autobusa aparkatzeko dagoen lekuan beti kotxeak aparkatzen dituzte umeak uzten edo jasotzen dituzten bitartean eta autobusa etortzen denean arazo handiak egoten dira.
*Eskolara bizikletaz etortzen diren ikasleak gehienetan espaloitik etortzen dira, bidegorria alde batera utziz.

HARTU DITUGUN NEURRI BATZUK:
*Sentsibilizazio kanpaina egin zen etxeetara inkesta bat bidaliz. Inkestaren helburua ez zen datuak biltzea,hausnarketa sakon bat egitea baizik (ikasleen erdiak bakarrik inkesta hau beteta ekarri zuen eta hauek arazoarekin kontzientziatuta zeudela hauteman genuen).
*Mugikortasun hamabostaldia ospatu egin zen : ikasleak oinez etorri ziren eta eskolan ekintza ezberdinak antolatu egin ziren.

Herri mailako diagnostikoa
Burututako ekintza: .
1. Kalean ikasleek egindako inkesta,
2. Gure ikasleen etxeetara bidalitako inkesta
3. Guk egindako irteerak auzotik eta herritik………………………………….
Lortutako emaitza orokorrak: ………………………………………………………….
1.Herriko jendeak orokorrean mugikortasuneko arazoak ezagutzen ditu eta nahiz eta kontzientziatuta egon, ez du nahikorik egiten: badakite aldaketak egin beharko ditugula hobetzeko eta gehienetan saiatzen dira autobusa eta bizikleta erabiltzen,baina beste batzuetan errazena egiten dugu.
2.Oñatin azpiegitura onak daude baina hobeagoak izan daitezke.
Errekalde auzoan hau ikusi dugu:
*Orokorrean ez dago trafiko asko eskolako sarreran, ateratzeko orduan izan ezik, baina espaloietan kotxe eta furgoneta asko aparkatuta egoten dira oinezkoei traba eginez.
*Guraso batzuk bere seme-alabak aurreko eserlekuan esertzen dituzte.
*Kontenedoreak zebrabide ondoan egoten dira.
*Oinezko asko ez dira pasatzen zebrabidetik, kale erditik baizik.
*Nahiz eta bizikletarako bidegorria markatuta egon, ikasle asko bizikletarekin espaloitik joaten dira.
Herri mailan hau ikusi dugu:
*Trafiko asko dago.
*Oinezko asko ez dira pasatzen zebrabidetik, kale erditik baizik.
*Zebrabideak falta dira
*Kotxeak eta kamioak espaloietan aparkatuta egoten dira .
*Kotxeek batzuetan ez dituzte oinezkoak errespetatzen.
*Nahiz eta bizikletarako bidegorria egon,bizikleta asko espaloitik joaten dira eta oinezko asko bidegorritik.
………………………………………………………………………………………………..
Konpromisoen atala
Gu geuk hartu ditugun konpromisoak:
• Ahal den neurrian oinez edo bizikletaz etorriko gara……
• Bizikletan etortzen bagara, kaskoa erabiliko dugu, bidegorritik joango gara eta seinaleak eta oinezkoak errespetatuko ditugu………………
• Etxekoak motibatuko ditugu kotxea gutxiago erabiltzeko, oinez joateko edo garraioa publikoa erabiltzeko. ……………………………………………………………………………………………..
Eskolak hartu dituen konpromisoak:
*Gai hau lantzen jarraituko dugu.
*Tren ibiltaria urtero antolatuko dugu.
*Bizikleta ekartzen dituzten ikasleei gauzak errazago jarriko dizkiegu..

Udalari zuzenduriko ekarpenak
Herri mailan aurtengoan mugikortasuna aztertu dugunez gai honi dagozkien arazoak konpontzeko, Udalari proposatzen dizkiogun eskaerak:
• Kale batzuk peatonal bihurtu.
• Estu-estuak diren espaloiak zabaldu.
• Garraio publiko hobeagoa eta merkeagoa jarri.
• Bidegorri gehiago eta seguruagoak jarri eta bizikletak aparkatzeko leku gehiago jarri .
• Oinezkoak eta txirrindulariak errespetatzen ez dituztenentzat
izun gogorrak ipini
• Herritarrak oinez edo bizikletaz joateko animatzeko kanpainak egitea
• Eskolen arteko eta auzoen arteko autobus publikoa jarri.
• Oinezkoen segurtasuna hobetu ezpaloietan eta zebrabideetan
• Eskolen eta auzoen arteko dohaineko garraioa jartzea
• Herritarrak gehiago eta hobeto informatu kanpainak eginez.
• Kotxeetarako abiadura mugatu.
• Gure eskolako zebrabidea ondo seinalatu.
• Zebrabideak ondo kokatu (Mendiko Kalekoa ,esate baterako) eta kontenedoreak leku hauetatik urrundu.
• Kale Zaharra eta Plaza mugatzen den tokian zebrabide bat jarri.

MUGIKORTASUN ASTEA 2012

Martxoa 12th, 2012

Aurten, beste ekintzen artean, mugikortasun astea ospatzeko Institutuak eta Eskolak bizikletaz ibilialdia bat antolatu dute. Herriko kaleetan zehar ondo ezagutzeko nola ibili behar den.

5.MAILAKOAK LEKEITION

Martxoa 6th, 2012

Joan zen astean 5. mailako ikasleak Lekeitiora joan ziren. Hango ohiturak eta bizmodua ezagutu nahian.
Egonaldia polita izan zen.

FELIPE URIARTE ESKOLAN

Martxoa 5th, 2012

3. mailako ikasleak Txina gaia lantzen ari garen bitartean, Felipe Uriarteri gonbitea luzatu diogu bere mendiko eskarmentua azaltzeko.

DBH KO IKASLEEN ANTZEZLANA

Martxoa 5th, 2012

4. DBhko neska mutilek antzezlan polit bat eskaini digute.

Inauteriak 2012. Eskokako taldeak

Otsaila 23rd, 2012

2012 INAUTERIAK.Parte hartu zuten talde desberdinak

Inauteriak 2012 “EUSKAL JAIAK”

Otsaila 22nd, 2012

Aurten gure neska- mutilek “Euskal Jaiak ” gaia moduan, INAUTERIAN, ikuskizun polita eskaini digute.
Ondoko bideotan prestatutako lana ikus dezakezue .
2 URTETAKO GELAK

ZELEDON

1go MAILAK “SAN FERMINAK”

6. MAILAKOAK “MARITXU KAJOI”

5. MAILAKOAK

3. MAILAKOAK “KORPUS DANTZA”

2. MAILAKOAK

4. MAILAKOAK

4 ETA 5 URTETAKOAK “JOALDUNAK”

3. URTETAKOAK

Egipto eta Nilo ibaia

Otsaila 6th, 2012

3. mailakoak Egipto Nilo ibaiaren oparia proiektua eta “Mensajes secretos” proiektua lantzen ibili gara. Bukaeran, Egiptoko maketa bat egin dugu. Hemen behean duzue maketa bukatzeko egin dugun bidea. Baita Egiptori buruzko laburpen txikitxo bat power pointean jarri dizuegu.

Otsaila 6th, 2012

Joan zen ostiralean eskolako ikasleak eta gurasoak Errekalde auzoan zehar gure kopla zaharrak abesten
egon ziren. Hona hemen egun honetako argazki batzu:

Olentzero etorri da!

Abendua 25th, 2011

Olentzero eskolara etorri da. 4 eta 5 urtetako geletan

Olentzero 3 urtetako geletan

Olentzero 2 urtetako geletan

Olentzero 1go eta 2. mailetako geletan