SARRERA
Gure artean askok daukagu senideak edo lagunak beste erkidegoetan. Askotan oporretara joan gara eta joango gara Castillara, Andaluziara, Cataluñara, Galiziara; edo Españako beste lurralde batera. Lan honen bitartez, erkidegoak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.
ATAZAK
Talde bakoitzak hormairudi bat egingo du azken batean guztien aurrean ahozko azalpen bat burutuz.
PROZESUA
Pausu hauek jarraituko dituzue:
- Taldetan banatuko gara. (2-3 pertsona)
- Talde bakoitzak erkidego bat landuko du. Horrela España osoa ezagutzea bermatzen dugu.
- Behean proposatzen den baliabideekin erkidego horren informazioa eskuratuko duzue:
- Kokapena, ikurriña, lurraldeak, paisaiak (mapak, mendiak, ibaiak, lautadak,…)
- Leku ospetsuak. (argazkiak)
- Biztanle kopurua eta hedadura.
- Historia.
- Ohiturak: festak, dantzak, musika, instrumentuak, gastronomia,…
- Pertsonai famatuak.
4.- Mural bat osatuko duzue. Azpian dauzkazun web-orrialde horietako informazioa kontutan hartuta interesgarria iruditzen zaizuen gauzak hartu.
5.- Talde bakoitzak, hormairudiaz lagunduta, berea azalduko du gela aurrean. (5-10 minutu). Ikasle bakoitzak gidoia prestatzen du esan behar duenarekin. Entsaiuak egitea garrantzitsua da.
BALIABIDEAK
http://eu.wikipedia.org/wiki/Autonomia_erkidego
http://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Espainiako_autonomia_erkidegoak
http://es.wikipedia.org/wiki/Comunidad_aut%C3%B3noma
http://www.red2000.com/spain/1index.html
http://www.ciudadespatrimonio.org/default.aspx
http://www.arteguias.com/monumentos.htm
http://www.xtec.cat/~ealonso/flash/mapasflasheus.htm
EBALUAZIOA
Hormairudia
| Edukiak.. | Puntuak |
| Erkidegoaren zenbait informazioa azaltzen da. Informazio hori ez dago sailkatua eta oso orokorra da.. …………………………………………………………………….1 | |
| Agertzen den informazioa sailkatua dago eta ongi ulertzen da. Ia aspektu guztiak ukitzen ditu. Badaude diagramak, argazkiak, marrazkiak… hobeto ulertzeko. ………………………………………………………..2 | |
| Eskatutako informazio osoa azaltzen da garbi eta txukun, ongi sailkatua. Argazki eta bestelako grafikoak apropos aukeratuak. Hutsunerik gabe eta ondo hornituta eta koloreztatua dago……………………………3 |
Azalpena
| Ezaugarriak. | Puntuak |
| Azalpen justua. Muralatik irakurrita, sarritan. Askoz gehiago ez da komentatu. Batzutan zeinek jarraitu behar duen zalantzan.. ……………………………………………………1 | |
| Ikasle bakoitzak euren artean adostutakoa esan du. Gidoia prestatua ekarri dute eta bakoitzak berea ongi azaldu du. Murala erabili dute gauza batzuk ulertarazteko…………….2 | |
| Azalpena aberatsa izan da, informazio asko eta ongi antolatua. Ulergaitza dena kontatzeko hormairudiko diagramak edo marrazkiak erabili dituzte. Ondo landuta eraman dute esan behar dutena. Esandakoa baina askoz gehiago dakitela ikusi da. Beste ikasleen atentzioa errez lortu dute…………………………………………………………….3 |
ONDORIOAK
Ikasleek, informazioa jaso ondoren, euren lanerako interesgarria dena hartu eta aurkezteko moduan jarri behar izan dute. Taldeko lana oso garrantzitsua izan da. Euren lana besteei azaltzean, ikaskideei ikasteko prozesuan lagundu diela jasoko dute.